|
Justino
Navarro Aizagar. Eskultorea. (Bidankoze 1904 - ?).
Artzain familia xume batean jaio
zen XX. mendearen hasieran. Aita Severiano Navarro eta ama Josefa Aizagar;
horrexek emango zion izena
Herriko eskolan ikasi zuen; txiki-txikitatik nabarmendu zen haren trebetasuna marrazkian eta zurezko tailuan, labanaz egindakoa, libre zuen guztietan. Laster baten artzain bizibideak eman zion behar zuen denbora ezpelezko koilarak eta miniaturak zizelkatzen hasteko. Isabako lurretan artzain zebilela, “turista” bat haren trebetasunaz konturatu eta proposatu zion Madrila joateko lanean berarekin, eta horrelaxe egin zuen 1930ean. Hango bizimoduaz eta aurrerantzean bizi izan zituenez xehetasun txiki batzuen berri baino ez dugu eta ez dakigu gehiegi haren biziaz eta obraz. Badakigu jakin batez ere miniaturak, kameuak... lantzen emana zegoela, haren ogibide eta bizibide izan zirela. Gure eskura iritsi diren lan txiki batzuek erakusten digute haren maisutasuna eta sentiberatasuna lan haiek egiterakoan.
|
||
|
|
|
|
| Gurutzea (ezpelaz egindako tailua) | Gurutzea (xehetasuna) | |
Mariano Mendigatxa Ornat (1832-1918)
Erronkariera aztertzen lagundu zion Luis Luxiano Bonaparte printzeari.
Bidankozen jaioa, lanbidez nekazaria zen eta bazeukan berezko adimena. Oso
ondo hitz egiten zuen euskaraz, lehen Hogeita bost urte zituela ezagutu zuen Bonaparte printzea, Euskal Herrira egin zuen hirugarren bidaian Bidankozera joan zenean. Geroago, 1867an, Bonaparte printzeak Donibane Loitzunera deitu zituen bere laguntzaileak izango zirenak. Hara joan zen Mendigatxa mando gainean. Bonaparte hil ondoren, Resurreccion Maria de Azkue ikerlariarekin jarri zen harremanetan. 1902tik 1916ra arte lagundu zion Azkueri: balio handiko ipuinak, atsotitzak eta abestiak helarazi zizkion, hainbat gutun bidaltzeaz gainera. Erronkaribarreko bizitza, kontakizunak, kondairak eta ohiturak jasotzen dira haren gutunetan. Erronkarieraz idatzi zituen gutunak “Fontes Linguae Vasconum” aldizkariaren 43. zenbakian argitartau ziren, Jose Estornes Lasak 1984an itzulita. Lehenago ere argitaratu ziren “Euskera” aldizkarian, 1957an, Alfontso Irigoienek argitaratu ere. 1961ean Faustino de Zeriok argitaratu zituen. Prudentzio Hualde Mayo (Bidankoze, 1823-1879)Bidankozeko Fermin Hualderen eta Uztarrozeko Maria Josefa Mayoren semea. Apaiz ikasketak egin zituen eta bere jaioterriko parrokiako erretore izendatu zuten 1853an. Geroztik han bizi izan zen, hil zen arte. Bizitza osoan euskaraz egin zuen, bere herrikideena zen bezala. 1879ko abenduaren 9an hil zen.
Bonaparte printze Bidankozeko herriak merezi zuen omenaldia egin zion 1979an, hil zenetik 100 urte betetzean, eta hilarri bat jarri haren jaiotetxean (Rakas-en, alegia).
Prudencio Hualderen omenaldia BIDANKOZE 1979 |
||