|
ERRONKARIERA (ERRONKARIKO USKARA) Erronkarieraren galtzearen historia Luis Luxiano Bonaparte printzeak, Mariano Mendigatxa eta Prudentzio Hualderen ezin eskertuzko laguntzarekin euskararen dialektoei buruz egindako azterketan, zubereraren azpieuskalkitzat jotzen du erronkariera. Baina gaurko egunean hizkuntzalari batek baino gehiagok bereizi egiten dituzte bata eta bestea, eta esaten dute “erronkariera” beste euskalki bat dela, gainontzekoetatik bereizi behar dena. Eta diote Bidankozekoa erronkarieraren azpieuskalkia dela. Erronkariko familia girotik euskara guztiz nola galdu zen jakiteko, XIX. mendearen bukaerara jo behar dugu, nahiz eta oraindik ere hitz egiten zuen jende nagusia zegoen XX. mendearen lehen aldean. 1970.eko hamarkadan ia guztiz galduta zegoen. Gaurko egunean, ikastolen lanari esker, berriro ere gure arbasoen hizkuntza entzuten dugu Bidankozeko kaleetan. |
|
|
Euskera Nafarroako Pirineoetan |
Uskera Erronkarierari buruzko gehiagorik |
|
Maparen hori koloreko aldean, eta R batekin adierazita, ikus dezakegu non hitz egiten den erronkariera
|
|
|
ERRONKARIKO EUSKERAREN ZATI TXIKIAK
JESUKRISTO GORE JEINAREN EBANJELIO SAINTIUA (Mat. II. 1-23) Hualde ta Maio'tar Prudentzi (Bidangotze 1823-1879) Bonaparte'tar Luziano Prinzipearen gordegutik
Bigarnen Kapitulua. Maguen adorazionia. Jesusen Ejipto'ra iñesitia; inozenten muerte kruela (edo gaxoa): Jesus, Maria ta Jose bueltatan dra Ejipto'tik
******
Mendigatxa'tar Mariano'aren karta Azkue'tar Resurrekzion Maria Jeinari. Bidankoze 1903'ko. Setemeran 28a.
D. Resurrekzion Maria. Osagarri. Ene jein ona: Kunplitiagaitik ñore itza eta ez xakinez zer erran, Isartan daud, aurten biltu digu kosetxa ona: gari, olo, garagar, xeuri eta zalge, guz¡uetarik; tenpra ekun digu on aiketa, konen amalaurgar niaraino; egun kontan xin zitzaikun elurra abantxu iriaraino; eltziuak Ilarnetan egon zren elurrez tapatruk; gaiza biziek ekusi eztiguna, eta ez entzun ere; ondorian bi goxez erori zen izoztz bat kartxiriak talatu baizaizkugun alubiak eta gaiza tierno guziuak exartu dra; baitare patatak ere daude ostorik bage; ora¡ gabiltza azian; tenpra dago anixko on, eta lurra zazoin ontan eriteko. ****** Vidangoz, 28 setiembre de 1903. D. Resurrección María. Salud. Mi buen señor: Para cumplir mi palabra y sin saber qué decir. Le digo, este año hemos tenido buena cosecha: trigo, avena, cebada, gerón y arveja, de todo; hemos tenido buen tiempo desde entonces, hasta el catorce de éste; en este día nos llegó la nieve casi hasta el pueblo; las parvas en las eras estuvieron tapadas de nieve; cosa que no hemos visto los vivos y ni oído tampoco; después, por dos mañanas cayó una helada, nos taló los huertos, las alubias y todas las cosas tiernas se han secado; hasta las patatas están sin hojas; ahora andamos en la cosecha; el tiempo está muy bueno y la tierra en el momento para sembrar. |
|