|
FLORA ETA FAUNA
Erronkari aldean hasiera batean, antza, landaredi hau zegoen: ezkameztiak eta hariztiak, eta tartean goiko inguru laiotzetan pagadiak eta izeiak. Nekazarien eta artzainen jardueraren ondorioz, pinua da espezie nagusia, hasiera batean basoaren argiguneetako inbaditzaile txikia baino ez zen arren. Gaurko egunean ingurune zabalak janzten ditu eta beste ingurune batzuk hartzeko bidean da. Toki laiotzetan pinudi ederrak dira, eta hor hazten dira izeia ederrak; eguteran pinuak ez dira ohikoak, baina berriro sortzen dira berez nabarmen. Inbasio hori ongi hartzen dute Erronkariko herriek, pinua pagadia eta ezkameztia baino errentagarriagoa delako. Pinudietan badira ezkametzak, haritzak, gorostiak, lertxunak, gurbeak eta astigarrak. Oihanpean ugari dira ezpela eta hurritza, eta ipar ipurua eguteran.
|
|
![]() |
![]() |
|
Saiak eta ugatzak ikusten dira Bidankozeko zeruan; urriagoak dira sai zuriak eta arrano beltza. Korbidoak ere ugari dira.
Sai arrunta. Legeak babestutako espeziea eta artzainek eta nekazariek errespetatutakoa
|
|
|
Bidankozeko ehiztariak, basurde eder batekin
|
|