DEMOGRAFIA

    Grafiko honen azterketa txiki bat eginez, zenbait xehetasun egin ditzakegu. Lehenengoz harritzen gaituena 1940. urtean eman zen bizilagun gorakada. Herriko errolda kontsultatuz berriz, ikus dezakegu urte horretan preso batailoi bat izan zela herrian lanean eta bere kargua zuten militarrak herrian zentsatu zirela. Beste aldakuntza garrantzitsu bat  60ko hamarkada bukaeran edo 70eko hasieran sumatzen da, industria garapenaz bultzatua edota Errotako elkarteak banaturiko diru kopuru handiak, jende askok hirietara alde egitea  eragin zuen, batez ere Iruņara.

    Grafikoari begiratuz , beste azalpen bat eman behar dugu. 1981 eta 1986 urteetan badirudi biztanleria 100 biztanletik behera egon zela , baina hau ez zen horrela izango zeren bestela herriak Udaletxe izateari utzi eta kontseilu izatera pasatuko zen , eta  azken hau ez da inoiz gertatu .

    Azken  30 urtetan biztanleria nahiko finkatu da .