|
ARKITEKTURA ZIBIL (Bidankozeko etxeak ikustea) Etxe gehienak mendi magalean biltzen dira, eliza goian gelditzen delarik, multzotik nabarmenduz. Behealdetik Biniés ibaia pasatzen da, hiru zubiz zeharkatua, errekaz bestalde, Errota S. Migel ermita, Zeriorena , Larrambe eta Maisterra gelditzen direlarik. Elizatik S. Pedro kalea jarraituz, XVI. Mendeko etxe bat aurkitzen da, bi atalekoa bera. Lehenengoa puntadun atari handi batekin eta bigarrena bi leihorekin, bata zuzena eta bestea “escarzano” deritzon arkuduna (Mailuxa). Mende honetakoa da baita ere parrokiko etxea, arkuan oinarritzen bagara, nahiz eta bere garaian zeharo berriztatua izana eta gaur egun oso alferrikaldua aurkitu. Orokorki “sillarejo” erako aurrealdea duten eraikuntzak dira nagusi, edo harrizko zokaloa eta beste guztia zuritua dutenak, harrizko arkuekin atarian . Kale Nagusiak, herria zuzenki zeharkatzen duenak, baditu eraikuntza modernoak ere, antzinako puntadun edo puntu erdiko atariak errespetatuz edo aprobetxatuz egindakoak, edo gotiko erako puntu erdiko kristoren anagramaz dekoratuak (Arlla). Kale hau etxe bati itsatsia dagoen frontoian amaitzen da. Etxe hori 1956an berriztatua izan zen sarrerako puntadun arkuaz. Beste etxe batek 1907ko data du eta hirugarren batek 1777ko inskripzioa darama, eta puntu erdiko atean, lauburu artean, anagrama bat . Herriak 79 etxe ditu , gehienak etxebizitzak izandakoak, bai antzinen edota baita gaur egun ere. |
||
![]() |
![]() |
![]() |
| Bidankozeko etxeetan erabilitako arku motak | ||