SAN PEDRO PARROKIAKO ELIZA

     Ertaroan jatorria duen eraikin hau XVI. Mendean berriztatu zuten, garai horretakoak baitira ataria, dorrea, eli-burua, kaperak eta estalkia. Nabe bakarrekoa da, zabalera handiko hiru tramurekin, eli-buru poligonalarekin eta gurutzearen besoetan kaperatxoekin. Hormak, barrenean, nolabait jarritako harlanduzkoak eta goiko partean berriz, liso eta zurituak dira. Estalketa XVI. Mendekoa, hiru aletan bereizten da arku fajoi zorrotzen bidez, arkuen oinetan bolaz apaindutako mentsulak. Tramu bakoitzean nerbio molduratuekin izar formako gangak marrazten dira, eta giltza edo klabeetan " pathes " delako gurutzeak. San Pedro baseliza (planoa)Besoetako kaperatxoen estalkiak ere gurutzatutako nerbioetan eta mentsulatan eusten dira. Beheko koroa, boladun friso batez apaindutako pilare poligonaletan apoiatutako arku zapal baten gainean. Eta goiko koroa berriz, puntu erdiko arku molduratuekin mugatua, habe edo pilastra karratuekin.

     Erretaula nagusi, barrokoa da, XVII. Mendearen bukaerakoa edo XVII.aren hasierakoa, Errenazimenduko zenbait elementurekin. Errosarioko Ama Birjinaren erretaula Rococo berantiarreko 1801ean datatua. Santu titularraren irudia XVI. Mendearen bukaerakoa da eta Kristo Sainduaren erretaula, aldiz XVII. Mendearen  lehen erdi aldekoa, estilo "puristan " landua berau. Organoa, interesgarria benetan, Diego Amezkoak egin omen zuen 1784ean, organoaren kutxan estilo rococo eta neoklasikoa nahasten dira.

     Koroko aulkiteria rococo ere kategoriakoa da, Miguel Aierdiren lana, baita organoaren kutxakoa, 1744an hasitakoa. Sakristian bitxigintzaren ale nabarmen batzuk gordetzen dira, hala nola: liturgian erabiltzen ziren tresna barrokoak, XVIII. Mendean Pedro Aginagaldekoak eginak, edo brontze urreztaturiko portapaz manierista, XVI. Mendekoa.

Parroquia de San Pedro Puerta principal de S. Pedro Puerta del bautismo
Organo de la parroquia de San Pedro Retablo principal Navetas

San Migel baseliza (planoa)

 

SAN MIGEL ERMITA

     Landa giroko eraikin zahar samarra, XVII eta XVIII . mendetako apaindurarekin. Nabarmentzekoa da santu titularraren erretaula rococo. Erretaularen erdiko atean San Migelen bulto biribileko irudia, rococo hau ere.

 
Ermita de San Miguel San Miguel Retablo de San Miguel

 

SAN SEBASTIAN ERMITA

     Erromaniko aurreratuko XII. Mendeko eraikina. Plantan lauki zuzena, bi tramuko nabe batekin eta eli-buru erdi biribila. Hormak harlanduzkoak dira. Tramuak bereizteko bi pilastra daude, beren goialdean inposta soilak dituztelarik.San Sebastian baseliza (planoa)

     Ermitatxo barruan erdia egiteko absidean bi leihotxo abozinatu daude eta sateratxo bat fatxadako horman. Atea puntu erdiko arku bat da, ertz zorrotzeko bi arkiboltekin apaindua, inposta soiletan eutsia; tinpanoan krismona.

     Ermita honetan Erdi Aroko ara edo aldare bat daukate, garai batean hormari atxikitua zegoena, errosetaz apaindutako bataio ponte tradizionala, eta estilo " herritarreko " egurrezko bi irudi barroko, bata  Jasokunde batena eta bestea San Sebastian batena.

Ermita de San Sebastián Puerta de la Ermita de San Sebastián Abside de San Sebastián San Sebastián